JANETEN TITIA

Sinopsia

Janet Jackson-ek ikuskizun batetan bular bat erakusten du eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatzen du, eskandalu itzela sortuaz eta epaitegietaraino iritxiaz. Zerk eragiten du ekintza berberak hainbesteko garrantzia hartzea batzuetan, eta guztiz normala suertzatzea bestetan?

Hain zuzen ere, horretzaz mintzatuko da ERTZA-ren azken ikuskizuna. Gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten nork bere normalitatea; beti eritzi subjektikoetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere.

Hemen, Jhana Beat-en zuzeneko soinu eztandapean, diziplina ezberdinetako lau dantzarik, gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriko dituzte, ikuslea imaginario zoro eta lotsagabe batetan murgildu araziz. Gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio egingo diegu, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jostatuz.

janeten_titia_eus

Fitxa artistikoa

ZUZENDARIA
Asier Zabaleta

DANTZARIAK
Maria Andrés, Thiago Luiz Almeida,
Caio Henrique de Souza, Denis Martinez,
Jhana Beat.

BEREZKO MUSIKA
Jhana Beat

KOREOGRAFIA
Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz

ARGIEN DISEINUA
Junki Gonzalez

ESZENOGRAFIA
Asier Zabaleta, Pello Artola

EKOIZPENA
ERTZA

KOPRODUKZIOA
dPRODUCCIÓN (dFERIA)

LAGUNTZA
Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamendua, Topic Tolosa, Gipuzkoako Dantzagunea.

BANAKETA
Isabel Jiménez (www.infinitaescena.com)

Informazioa

Iraupena: 72 min.

Kritika-prentsa

Gaurko lanak
ANTZOKIAN