MEETING POINT
Sinopsia
Kontinente berdinetik, baina bi herrialde ezberdinetatik datozen bi gaztek, 8.000 kilometroko “putzua” gurutzatu behar izan dute, urte batzu beranduago, planetaren beste punta batean, dantzari esker topatu, eta elkar ezagutzera iristeko. Eta horrela, bakoitzaren bizitzako labirintoak, batzuetan nola gurutzatzera iristen diren, eta ondorioz persona berriak izatera bultzatzen gaituzten ikusi ahal izango dute. Dantzarekiko pasioak agintzen duen leku berri batetan, Break Dance-a eta Hip Hop-a bezelako lengoaiak, dantza garaikidearekin nahasten dira zera berri bat sortzeko. Defini ezina den zera berri bat, baina aldi berean, bi mutilak (…edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena.
MEETING POINT-en, jendeak topo egiten duen toki horietaz mintzatzen gara, gurutzatu behar diren “putzuetaz” eta itxaron behar den denboraz.
Sariak
LEIOAKO 2017 UMORE AZOKAN
EUSKADIKO KALE IKUSKIZUN
ONENARI SARIA
MAX SARIA KALEKO IKUSKIZUN ONENARI
ARTE ESZENIKOEN XXI MAX SARIETAN 2018
Fitxa artistikoa
ZUZENDARIA
Asier Zabaleta.
KOREOGRAFIA
Asier Zabaleta, Caio Henrique de Souza eta Thiago Luiz Almeidaren laguntzaz.
DANTZARIAK
Thiago Luiz Almeida, Rafa Arenas.
MUSIKA
Bosques de mi mente.
ARGAZKIAK
Yolanda Girón.
IRAUPENA
15 minutu
BEHAR TEKNIKOAK:
Gutxieneko espazioa: 9m X 9m.
Beste behar batzuk:
– Kale espazioa: Ahal bada eszenatokirik gabe, eta bai ala bai zoru leunarekin. Ez da dantzarako zoru berezirik edo linoliorik behar.
– Aldagela hiru pertsonentzat..
Soinu beharrak:
- 2 X PA 500W kanaleko.
- Nahasketa mahaia. Ahal bada digitala.
- CD irakurgailua edo minijack konexioa.
Beste argi behar batzuk: Gauean eginez gero, argi orokorra (diseinu eta aldaketarik gabe).
KONTAKTUA:
www.ertza.com
info@ertza.com