MOOR KRAD

Sinopsia

MOOR KRAD ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.

Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte haundi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

CARTEL-FINAL-MOOR-KRAD

Fitxa artistikoa

ZUZENDARITZA: Asier Zabaleta.

INTERPRETEAK: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés,

Denis Martinez, Thiago Luiz Almeida, Iosu Yeregui (abeslaria).

KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta dantzarien laguntzarekin.

BEREZKO MUSIKA: Marc Kanou (John Dowland eta Henry Purcell musikarien lanetan oinarrituta).

ARGIEN DISEINUA: Junky Mayo.

SOINUA ETA TEKNIKA: Eragin Stac.

ESZENOGRAFIA: Pello Artola.

JANTZIAK: Iosu Yeregui.

EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

BANAKETA: Ines Bermejo.

logo_coopspain
dantzagunea_logo
logo_atlantikaldia
etxepare

Crítica-prensa

Otros espectáculos
De CALLE en CARTEL