ZEHAR

Sinopsia

Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza… Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen? Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan. Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte izatera pasatzen da. Beste mugimendu berri batetan bilakatzen da. Azken finean bizirik darrai nolabait.
Guk asmatutako denbora finitoa motz gelditzen da amaigabeko jario infinito hori neurtzerako orduan.
Hemen, pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

ZEHAR-Kartela_ESop

Fitxa artistikoa

ZUZENDARITZA:
Asier Zabaleta.

INTERPRETEAK:
Asier Zabaleta, Iñar Sastre.

KOREOGRAFIA:
Asier Zabaleta.

BEREZKO MUSIKA:
Iñar Sastre.

TESTUAK:
Asier Zabaleta.

ARGIEN DISEINUA ETA TEKNIKA:
Junki Mayo.

SOINU TEKNIKA:
Itziar Bote.

TEKNIKA:
Eragin Stac.

BIDEO EDIZIOA:
David Bernués.

ESZENOGRAFIA:
Pello Artola.

JANTZIAK:
Asier Zabaleta, Klara Artola.

ERAKUSKETAKO ARGAZKIAK:
Asier Zabaleta.

ERAKUSKETAREN KOMISARIOA:
Gorka Bravo.

IKUSKIZUNAREN ARGAZKIAK:
Gorka Bravo.

TEASER ETA BIDEO PROMOZIONALA:
Marian Gerrikabeitia (MGK Project)

EKOIZPENA:
ERTZA.

BANAKETA ETA GRAFISMOA:
Ines Bermejo.

ESKERRAK:
Arantza Iglesias, Oscar Grijalba, Mikel eta David.

Informazioa

Iraupena: 60 min.

Kritika-prentsa

ZEHAR Txostena

Gaurko lanak
ANTZOKIAN
Leave Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

clear formSubmit