MEETING POINT

Sinopsia

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek, 8.000 kilometroko “putzua” gurutzatu behar izan dute eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko. Eta konturatzeko nola askotan, gure bizitzako labirintoa osatzen duten bideak, besteenarekin gurutzatzen diren, eta hortik aurrera, persona berriak bilakatzen garen. Nola dantzarekiko pasioak agintzen duen leku berri batetan, Break Dance-a eta Hip Hop-a bezelako lengoaiak, dantza garaikidetik datorren hirugarren persona baten begiradapean, zera berri bat sortzeraino nahasten diren. Defini ezina den zera berri bat, baina biak (…edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena.

MEETING POINT-en, jendeak topo egiten duen toki horietaz mintzatzen gara, eta hori gerta dadin gurutzatu behar diren “putzuetaz” eta itxaron behar den denboraz.

Sariak

LEIOAKO 2017 UMORE AZOKAN
EUSKADIKO KALE IKUSKIZUN
ONENARI SARIA

cartel_meetingpoint_web

Fitxa artistikoa

ZUZENDARIA
Asier Zabaleta

KOREOGRAFIA
Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz

DANTZARIAK
Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza

MUSIKA
Bosques de mi mente

IRAUPENA
15 minutu

BEHAR TEKNIKOAK:

Gutxieneko espazioa: 9m X 9m.

Beste behar batzuk:

– Kale espazioa: Ahal bada eszenatokirik gabe, eta bai ala bai zoru leunarekin. Ez da dantzarako zoru berezirik edo linoliorik behar.

– Aldagela hiru pertsonentzat..

Soinu beharrak:

  • 2 X PA 500W kanaleko.
  • Nahasketa mahaia. Ahal bada digitala.
  • CD irakurgailua edo minijack konexioa.

Beste argi behar batzuk: Gauean eginez gero, argi orokorra (diseinu eta aldaketarik gabe).

KONTAKTUA:

www.ertza.com

info@ertza.com       

Kritika-prentsa

Laster prentsan agertuko dira

Beste ikuskizun batzuk
Eskuragarri kalean