OTEMPODIZ

Sinopsia

ZUEK ERLOJUAK DITUZUE, GUK DENBORA DUGU

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.

“OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

otempodiz

Fitxa artistikoa

BEREZKO IDEIA, ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta.

DANTZARIAK: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.

MUSIKA: Askotarikoak.

LAGUNTZAK: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA.

EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

“OTEMPODIZ” – BEHAR TEKNIKOAK

Gutxieneko espazioa: 9m X 9m (publikoa espazioaren 4 aldetan eseri daiteke)

Beste behar batzuk:

– Kale espazioa: Eszenatokirik gabe, eta bai ala bai zoru leunarekin. Ez da dantzarako zoru berezirik, tarimarik edo linoliorik behar.

– Aldagela hiru pertsonentzat.. Soinu beharrak:

  • –  2 X PA 1.000W kanaleko.
  • –  Nahasketa mahaia.
  • –  Minijack konexioa.

Pertsonal beharrak:

– Lekuko ezaugarriak eta musika ekipoa ongi ezagutzen dituen teknikari bat, muntaketa lanak egiteko, eta entsegua nahiz emanaldian zehar musika bidaltzeko.

Beste argi behar batzuk: Gauean eginez gero, argi orokorra (diseinu eta aldaketarik gabe).

KONTAKTUA: info@ertza.com

logo_coopspain
dantzagunea_logo
logo_atlantikaldia
etxepare

Prentsa

Beste ikuskizunak
De CALLE en CARTEL